PAPER ZORROA


Egun on irakurke maitagarriak!

Gaur agurtzeko momentua heldu da eta kurtsoa azkenetan dagoenez kurtso osoaren zehar egin dugunaren laburpentxo txiki bat egingo dizuet. Horretarako blog honetan argitaratu ditudan sarrera guztiak aipatuko ditut eta link edo hiperbinkuluen bidez agertuko dira.

Hasteko, blog-a egin genuenean harrera egiteko sarrera txiki bate egin genuen. Geroago, lehenengo tailerrarekin (Nola ikasten dut?) hai gaur egun nola ikasten dugun egin genituen hasi ginen. Gaur egun nola ikasten dugun aztertzeko zenbait galdera erantzun genituen. Hurrengo ariketa Chema Madoz-en argazkiena izan zen, zeinetan teknologia berrien erabilpenari buruz hitz egin nuen eta bere argazki bat metafora bisualtzat hartu nuen.


Konpetenzia digitalak hobeto ezagutzeko eta haietaz hausnartzeko hainbat bideo eta ikusi genituen. Bideo horien informazioarekin mapa kontzeptual bat egitea proposatu ziguten. Manuel Areak esaten duena aztertu ondoren beste mapa kontezptual bat egin genuen eskolaren jatorria ikasteko. Lehenengo tailerrari jarraipena emateko, era bisualean "nola ikasten dugun?" galderari  erantzuteko bi teknika desberdin erabili genituen: teknografia eta kartografia. Tailer honekin amaitzeko beste teknika berri bat egiten ikasi genuen. Gure kartografiak hobeto ulertzeko eta oraindik bisualagoak izateko QR kode bat sortu genuen.


Bigarren tailerrarekin (Generoa eta IKT) hasteko hausnarketa txiki bat egin genuen maisu eta maistren deberdintasunak aztertzeko. Gero, gai honi buruz bi filma ikusi eta aztertu genituen: "La caza" eta "Laurence Anyways". Tailer honi amaiera emateko talde-lan bat proposatu ziguten, non "artefakto" bat egin behar genuen bigarren tailerrarekin (Generoa eta IKT) erlazionatuz.


Kurtsoaren amaieran hirugarren tailer bat (Hiritartasun Digitala) egin genuen. Tailer honetan egin genuen lehenengo ariketa Salvados programaren "Conectados" kapitulua ikustea eta gaur egun teknologia berriekin dugun menpeotasunaz hausnartzea izan zen. Gaiarekin jarraituz, gure egunerokoan dugun menpekotasuna ikusteko gure ON eta OFF egoerak aztertu eta hausnartu genituen. Azken tailer hau amaitzeko bi hausnarketa egin ditugu. Lehenegoan bizitza interneta gabe edo deskonektaturik egotea ea posiblea den aztertu dugu. Bigarrenean, aldiz, bideo bat ikusi ondoren gaur egun dugun pribatasunaz eta dauden arriskuetaz hausnarketa bat egin dugu.

Azkenik, blogaren azken sarrera honi amaiera emateko, ezkerrak eman nahi ditut nire irakurleei. Espero dut urte honetan egindako guztia zuen gustokoa izatea eta blog honen bitartez era bisualago batean gehiago ezagutzea eta ikastea.

Besterik gabe, eskerrik asko eta hurrengora  arte!

Comentarios