Egindako azken proiektua “MaKey-MaKey”-a izan da eta taldeka egitea egokitu zaigu. Lan honen aurretik, generoarekin zer ikusi zuten bi film ikusi genituen: “LA CAZA” eta “LAURENCE ANYWAYS”. Ondoren, tresna edo jostailu elektroniko honen harrera izan genuen, zein seinale elektrikoen bitartez eguneroko objektuak edota pertsonak ordenagailuei konektatzen duen. Proiektu honetan, klasean landutako gaiak (generoa, hezkuntza, teknologiak…) gailu teknologiko honekin elkartzea proposatu digute. Horretarako, guk gure kabuz hainbat denbora egon gara tramankulu berri hau frogatzen. Azkenean, “MaKey MaKey” aparatua eta ordenagailu programa bat konbinatuz, klasean besteei aurkezteko ekintza prestatu dugu.
Guk egindako proiektua gaur egungo hezkuntzan dauden genero eta estetika estereotipoak apurtzeko helburua dauka. Horretarako ekintza sozial bat egin dugu bi ataletan banatuta; lehenengo atala inkesta bat izan da eta bigarrena proiektu fisikoa. Inkesta gure lagun eta ezagunei zuzenduta zegoen, galdera sorta bat ziren non gaia nagusia gure semeen (hipotetikoak) maisu maistren itxura eta generoari garrantzia ematen dugun ala ez jakiteko. Egindako galderak hauek ziren:
- Zure umearen irakaslearen generoa inporta zaizu?
- Aurreko galdera baietz erantzun baduzu, zer nahigo zenuke?
- Zure umearen irakaslearen kasuan, aukera itzazu inporta EZ zaizkizun ezaugarriak.
- Azkenik, deskriba ezazu irakasle on bat hitz batean.
Inkesta bete duten pertsonek 18 eta 25 urteko neska mutilak dira beraz ezin izan dugu sozietate osoaren iritzia jakin, baina adin tarte honako pertsonek, itxura eta generoa ez dute irakasle on bat neurtzeko ezaugarriak bezala ikusten. Egia da sozietateak generoaren arabera emakumeak lan honetarako hobe ikusten duela, irakaslea emakumea izateak konfiantza gehiago transmititzen duela dirudi, edo emakumezko lanbidea dela pentsatzen dugu oraindik. Inkesta egin eta gero gure artefaktuarekin egin dugun ekintza probatu genuen gure klasekideekin, proiektuaren bigarren fasea. Gure artefaktua gauza sinplea zen, 4 gezi material eroaleekin eginda (zilarrezko papera) “MaKey MaKey” aparatura konektatu genituen, arratoia bezala bi gezi erabili genituen, gora eta behera noranzkoan, beste bat ezkerreko gezia (teklatuan) eta beste lurra, elektrizitatea transmititzeko balio duena (hau beti kontaktuan egon behar da erabiltzailearekin).

Beraz froga edo jokoa hauxe zen, pantailan pertsona baten irudi zatitu bat agertzen zen, alde batetik burua eta bestetik gorputza, buru eta gorputz desberdinak zeuden, emakume eta gizonezkoak, arraza desberdinetakoak, janzkera mota desberdinak… geziak erabiliz hauek aldatu ahal ziren gure “irakasle ideala” sortzeko.
Hauekin erakutsi nahi genuena aspektu fisikoa ez duela garrantzirik irakasle batean da. Askotan estereotipoak eta sozietateak sortu dituen kanonak beldurra edo deskofiantza sortzen digute gure seme-alaben irakaslea epaitzeko orduan bere irakasteko metodoak, baloreak edo umeak tratatzeko eta hezteko gaitasunak ikusi baino lehen. Horregatik pentsatu genuen proiektu hau aukera hona izango zela gizarteari erakusteko irakasle on bat bere gogoak, jakinduria edo gaitasunen arabera epaitu behar dugula eta ez bere generoa, fisikoa edo janzkeraren arabera.
Bukatzeko, esan beharra dago baliabide ona dela ikasleekin erabiltzeko ikasgairen batean landutako gaiaren bat lantzeko modu dinamiko eta aktibo batean, IKTak erabiliz. Modu honetan, curriculumaren edukiak era interesgarri batean landuko daitezke, era berean umeen sormena eta irudimena piztuz. Izan ere, gai konkretu baten inguruan lantzeko era desberdin asko ematen digu; hasieran zaila irudi arren, egia da hasieran tresnaren funtzionamendua azaldu behar dela. Baina behin ulertuta, baliabide honek aukera asko ematen dizkigu. Beraz, gure ustez baliabide aberatsa izan daitezke Lehen Hezkuntzan erabiltzeko.

Comentarios
Publicar un comentario