Gaur Salvados programaren "Conecados" bideoa ikusi dugu. Honetan, teknologia berriekin gaur egun dugu sekulako adikzioa azaltzen da. Bi elkarrizketa ikusten dira, bata psikologo batekin (Mark Masip) eta bestea filosofo famatu batekin (Zygmunt Bauman)
Nik aukeratutako esaldia hauxe da: "La gente no piensa suficiente en el diablo que lleva en su bolsillo en forma de móvil"
Esaldi hau Zygmunt Bauman soziologoak esaten du. Niri arreta deitu zidan smartphone-ak deabruarekin konparatzen duelako. Baina, zergatik parekotasun hau?
Bere ustez, tresna teknologiko honen erruz gaur egun ez dugu bizitza pribaturik, etengabe eskuragai baikaude. Hau da, egunero konektaturik gaudelako eta beldur dugulako eszena publiko horretatik kanpo egoteari.
Nik ados nago Bauman soziologoarekin, gero eta denbora gehiago baikaude teknologia berriekin. Pantaila baten aurrean orduak eta orduak eman ahal ditugu. Alde batetik, lan askotan edo eskolan bertan ere teknologia berriek baliabidetzat eta lan egiteko tresnak (ordenagailuak, proiektoreak, tabletak...) bezala erabiltzen dira. Eta bestetik, aisialdian ere teknologia berrien gehiegizko erabilera ikus daiteke; hala nola, mugikorrak erabili sare sozialetan ibiltzeko eta besteekin komunikatzeko (mezu, audio, argazki edo bideo baten bitartez).
Hori dela eta, "face to face" edo aurrez aurreko komunikazioaren garrantzia murrizten ari da. Horrela gaitasun sozialak ere saihesten dira eta beraz, gure artean komunikatzeko daukagun gaitasunak ere galtzen ari dira.

Comentarios
Publicar un comentario