Generoa eta hezkuntzari buruzko hausnarketa hau egiteko Aberasturi eta Correaren (2015) irakurgaia irakurri izan dut. Gainera, klasean sortutako zenbait galderen bitartez ere hezkuntzan generoaren aldetik dagoen egoera azaltzen saiatuko naiz.
Nire esperientziatik eta entzutakoagatik, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ia irakasle gehienak emakumezkoak izaten dira. Zergatik izango da?
Nire ustez, sozietateak berak inposatzen dituen balore tradizionalengatik. Hau da, emakumea betidanik zaintzarekin, etxearekin eta umeekin erlazionatu izan baitira. Beraz, horren arabera hezkuntza eta zainketa gauza bera dira? Ez dut uste, gauza bera direnik...
Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Unibertsitatean berdintasun gehiago dago (zainketa alde batera uzten baita). Etapa honetan ikasleak adin bat dutenez "nagusiak" dira eta zainketa ez dutela behar esan daiteke. Gainera, nahiz eta asko aurreratu oraindik zuzendariaren eta ikasketaburuaren irudia gizonezkoa izaten da nagusi.
Azkenean, desberditasun guzti hauek ikasleen edo umeen hezkuntzan dute eragina eta horrela bukatzen ez den sokan sartzen gara. Lehen aipatu dudan bezala, nahiz eta azken hamarkadetan asko aurreratu alderdi honetan, oraindik bide luze bat geratzen zaigu. Bide luze (aldaketak) hori abian jartzeko eta ez geldiarazteko aldatu behar dugun lehendabiziko gauza gure pentsamendua da eta hortik abiatuta hezkuntzara barneratu.

Comentarios
Publicar un comentario