"ON/OFF" (Argazkiak)


Teknologia berrien menpekotasunaz ohartzeko eta gaiarekin jarraitzeko nire eguneroko bizitzan "ON" ala "OFF" nagoen momentuak islatzen dituen 6 argazki azalduko ditut. Hau da, konektatuta nagoela baieztatzen duten 3 argazki agertuko dira eta deskonektatuta nagoela egiaztatzen duten beste 3 argazki azalduko ditut.

Hasteko, "ON" argazkiak azaltzea erabaki dut:

Resultado de imagen de con el movil antes de dormir


Mugikorra (ohean): orokorrean gehien erabiltzen den tresna teknologikoa da. Altxatzen garenean egiten dugun ia lehenengo gauza mugikorra bergiratzea da ea mezurik ditugun begiratzeko adibidez. Sare sozialetan ibiltzeko ugari erabiltzen da, nik bakarrik "WhatsApp"-a eta "Instagram"-a erabiltzen ditut, baina egunero bi ordu edo gehiago egon naiteke hauekin. Hori dela eta denbora asko galtzen dudala uste dut.

Resultado de imagen de estudiante con el ordenador

Ordenagailua (erabilera formala): Lanak egiteko, ikasteko eta ikertzeko erabiltzen dut ordenagailua. Hori dela eta erabilera egokiagoa egiten dudala esan daiteke, baina batzutan ere arreta galtzera eramaten gaituzte, hau da, youtube-ra joan, berriak eta egunkariak begiratu, bideo jokoak, seriak, fimlak...

Resultado de imagen de utilizar el movil mientras se esta comiendo con los amigos


Mugikorra (jateko orduan):  argazki honek nire mugikorraren beste erabilera okerra islatzen du. Nahi gabe batzutan ere jateko orduan mugikorrarekin egoten gara. Adibidez, jatexe batean janaria itxaroten nagoenean, behin baino gehiagotan mugikorra hartu dut eta elkarrizketa galdu dut. Hau saihestu behar dugu!!!

Orain "OFF" momentuak isaltzen dituzten argazkiak:




Kirola: kirola egitean deskonektatzen dudala esan dezaket. Kirola praktikatzen dudanean horretan energia guztiak zentratzen ditut, gehienetan ahalegina eta kontzentrazioa beharrezkoak izaten baitira. Gainera, nire ustez kirola disfrutatzeko ekintza da eta konektaturik egonda ez dut uste benetan kirolaz disfrutzatzen denik.


Lagunak: nahiz eta batzutan nahi gabe mugikorrari begirada bat eman edo argazkiak ateratzeko erabili, lagunekin nagoenean saiatzen naiz mugikorrari kasurik ez egiten eta momentuaz disfrutatzea. Beraz, argazki hau "OFF" nagoen beste momentu bat adierazten du.

Imagen relacionada
Bidaiak (txangoak, mendia, hondartza): bidaiatzen dudanean mugikorraz ahazten naiz eta deskonektaturik bizitzen dudala esan daiteke. Normalean, bakarrik argazkiak ateratzeko, hirian kokatzeko edota jatetxeak bilatzeko erabiltzen dut.



Comentarios