Egun on,
Gaurkoan, gaur egun dugun pribatasunari buruz hitz egingo dut. Horretarako Ted Talks bideoa ikusi dut. Klasean proposatutako galderen bitartez pribatasunari buruzko hausnarketa bat egiten saiatuko naiz.
Hasteko, nik nire pribatasuna babesteko erabitzen ditudan estrategiak azalduko ditut. Egia esan da, ez ditut estrategia asko erabiltzen, nire ustez mundu guztiak erabiltzen dituenak eta "arruntak" izaten direnak. Edozein kontu digitala egiterakoan pasahitza eskatzen digute eta nik normalean letrak zein zenbakiak jartzen saiatzen naiz. Etxean gordetzen dudan koaderno batean nire kontu guztien pasahitzak ditut, ia guztiak desberdinak baitira. Sare sozialetan pasahitzaz gain, kontu digitala pribatua egin dezakezu eta bakarrik onartu zuk nahi dituzun lagunak. Baina, behin norbait onartzean, horrek zure kontuan ibil daiteke eta onartu ez duzun beste bati erakuts diezaioke.
Hori dela eta, gaur egun oso pribatasun gutxi dugula uste dut. Nahiz eta pasahitzak edo kontua "pribatua" egiteko aukera izan, sare sozialak (Facebook, Instagram, Twitter...) gugandik gero eta informazio gehiago bereganatzen ari dira. Informazio hori gure pribatasuna da, gure bizitza! Eta zer egiten dute informazio horrekin?
Informazio guzti horrekin dirua egiten dute, hau da, goiko enpresa erraldoiei informazio hori salduz. Informazio horrekin enpresa hauek guk gustoko ditugun ia guztia (janaria, arropa, musika...) jakingo dute, eta horrela guri limurtzeko propaganda eta publizitatea sortuko dute.
Kontrolpean egotearen alde onak ere badaude. Norbait galtzen denean edo bahitzen dutenean, mugikorrari esker edo konektaturik egoteari esker bere kokapen zehatza jakin dezakete. Erabilpen hori ematen bada niri bots axola, baina beste xede desbedineekin kontrolatzen digutela uste dut, aurretik azaldu dudan bezala.
Amaitzeko, nik irakasle bezala gai honen inguruan zer egingo nuke azalduko dut. Etorkizuneko irakasle bezala gai honi buruz ikusten dudan ekarpenik erabilgarriena ikasleei honen inguruan dauden arriskuetaz ohartaraztea da. Gehiegizko erabilpena sahiestu behar dutela azaltzea beharrezkoa da eta erabilpen hori egokia izan behar dela. Hau guztia kontuan hartuta, zakonki pentsatzeko galdera hauek uzten dizkizuet: Hobeto egongo ginateke guztiz deskonektaturik? Zer egin dezakegu gure pribatasunari babesa emateko?
Comentarios
Publicar un comentario