Sarrera honetan klasean eskatu diguten galdera bati erantzuten saiatuko naiz. Galdera hauxe da: Interneta erabili gabe bizi daiteke?
Gure ingurua behatzen badugu, ikus daiteke Interneta gure bizitzan guztiz barneratuta dagoela; lanbide askotan beharrezkoa baita adibidez. Gure bizitza samurtzen du alderdi askotan, edozein gaiari buruzko bilaketa egin dezakegu haren bitartez eta berrien gaurkotasuna izugarrizkoa da. Gainera, Internetarekin erosketak egiteko aukera dugu, nahi izatekotan badago jendea zein etxean geratu dezkeen (lan egiten, erosketak egiten, komunikatzen... internetaren bitartez). Baina, nire ustez hori ez da bizitzea eta gehiegizko erabilera emanda interneta zenbait alde kaltegarri ere izan ahal ditu.
Morozoven (2017) irakurritako artikuluan beste herrialde batzuetan ezartzen ari diren zenbait arau eta eskubide azaltzen ditu. Horietako bat eta jorratuko dugun gaiarekin zer ikusi duena: langileek lanpostutik kanpo deskonektaturik egoteko eskubidea duela da. Hau da, lan orduetatik kanpo laneko mezuak edo deiak alde batera uztea edota mugikorra itzalita uztea.
Nahiz eta eskubide hori izan, lanetik atera bezain laster egiten dugun lehenengo gauza mugikorra begiratzea eta ea mezu berririk dugun ikustea da. Eguneko ia 24 orduetan konektaturik bizi gara, egunero zenbat ordu ematen duzue zuek konektaturik?
Gaur egun, sare sozialen mende gaudela esango nuke, gero eta gehiegiago erabiltzen ditugulako eta gizartean gero en eragin gehiago baitute. Sare sozial hauen eta gure mugikorraren bitartez guztiz kontrolaturik gaude, edozein momentuan gure kokapena jakinda. Gainera, enpresa askok zer gauden egiten, zer gauden bilatzen, zer dugun gustoko eta horrelako informazio ugari dute eskura (guk etengabeko konekzioa izatearren).
Hori dela eta, ondoriotzat Interneta oso onuragarri dela esango nuke, baina erabilera egokia emanez noski. Beraz, gehiegizko erabilera sahiestuko nuke eta benetazko balio duten gauzei denbora gehiago emango nuke. Sare sozialei buruz hitz egiten badugu ez nago bat ere adoz, denbora asko galtze dugulako haiekin. Behin konektatua egotera ohitzekotan, gero zaila da egunero mugikorrari kasurik ez egitea. Baina nik sare sozialen erabilpena sahiestea (bakarrik berriak ikusteko) eta interneta erabiltzerakoan kontuz ibiltzea proposatzen dizuet.
Comentarios
Publicar un comentario