BISUALTASUN GARAIKIDEAK

Hasteko esan beharra dago teknologia harrigarria dela eta gaur egun gure gizarteko alderdi garrantzitsuenetarikoa dela. Hau esan daiteke egunero ematen zaien erabilerari erreparatzen badugu, bizitzan teknologiek egunero ikusi, erabili eta manipulatzen dira. Komunikatzeko beharrezkoak dira, askok lan egiteko teknologia berrien laguntza behar dute ere eta etorkizunari begira irakasleen erabilera ere nagusia da. Hau esanda, teknologia berriei erabilera egokia ala desegokia ematen zaie?

Galdera honi erantzuteko alderdi ezberdinak erreparatu behar dira. Ziur nago gehiengoak baietz erantzungo zuela, ni barne, baina teknologia hauen eragina aztertuz gauzak aldatzen dira. Oso botere handia duela esaten da, nahiz eta gehiengoak horretaz ez ohartu. Batzuk inurriekin konparatzen gaituzte eta guztiz kontrolaturik gaudela uste dute, benetan  ez gara kontziente teknologia hauek duten botereaz. Hori dela eta, beste galdera bat sortzen da: Teknologia hauen boterea modu egokian erabiltzen dira? 




Niretzat hauxe da teknologia berrien arazorik larriena eta gaur egun gizartean dagoen eztabaidagai garrantzitsu bat da. Horregatik, argazki hau aukeratu dut, niretzat teknologia berriek lepotik helduta gaituztelako, haien menpe baikaude eta haien erabilera gure eguneroko eginbeharretarako beharrezkoa ikusten dugulako.

Hezkuntzan adibidez, teknologiak sartu dituzte irakaskuntza errazteko eta esperientzien kalitatea hobetzeko. Baina hezkuntzaren xedea pertsonak heztea da eta pertsona horiek etorkizunerako prestatzea hainbat balore moral kontuan izanda. Beraz, nire ustez ez gara esperientzien kalitatean hainbeste zentratu behar eta garrantzia gehiago eman beharko genuke helburuak lortzeko erabiltzen diren teknika eta metodologiei.

Comentarios