Kaixo berriro irakurle maitagarriak,
Hemen uzten dizuet nire azken lana, kartografia. Nik lan hau fisikoki egitea erabaki dut eta kartulina berde batean egin dut, nire ustez horrela askoz bisualagoa baita. Lan honetan irakasleak proposatu zigun berriz "nola ikasten dut?" galderari erantzutea, baina metologia berri honen bitartez.
Hori azaltzeko zuhaitz baten irudia erabiliko dut, enborra indar gehien duen atala izanda. Beraz enborrean nire familia (atzikimendu irudiak) kokatu ditut, haietik balore asko ikasi ditudalako. Erlijioa hemen kokatu dut ere, nik nahiz eta erlijiosoa ez izan nire familia beti izan denez erlijiotik hainbat balore ere hartu ditudala uste dut. Ez nago guztiz ados elijio Katolikoarekin, baina bai irakasten duten baloreekin, azkenean pertsona onak heztea bilatzen baitute. Nahiz eta gaur egun haietaz hainbeste ez ikasi, nire oinarriak direla esango nuke.
Balore guzti horiek nire bizitzan zehar erabiliko ditut eta balore gehiago bereganatzen joango naiz alderdi desbedinen bitartez. Hori dela eta, zuhaitz honek hori errepresentatzen duela esan daiteke, hainbat adar baititu. Adarrekin hasteko eta enborrarekin lotuta dagoena, Lagunak atala jarri dut. Oso atal garrantzitsua da nire ustez. Baloreekin, kulturarekin eta adiskidetasunarekin lotuta dago, horregatik beste pertsonei entzuteari eta maitatzeari irakasten digutela uste dut.
Niretzat oso garrantzitsua den eta nire bizitzan oso nabarmen handia izan duen atala Kirola da. Adar honen bidez talde lana eta parte-hartzea sustatzen da. Gainera, gure gustuko kirola (saskibaloia, surf...) egiten dugun bitartean bizitza osasuntsua jarraitzeari laguntzen digu. Alderdi akademikoa hurrengo adarra da, zeinetan azterketak, liburuak, metodologiak etab. sartzen diren. Honetan jarrerak, talde lana eta ahalegina lan egiten da. Niri arreta deitu egin zidan H-cine deituriko metodologia, zeinetan filmen bitartez historia ikasten genuen.
Eskolaz kanpo zenbait atal ere aipatuko ditut, hala nola; musika eta bidaiak. Musika beti gure artean egongo da eta pertsonak guztiek entzuten dute. Hori dela eta, musikaren bitartez ikastea proposatzen dut. Nire kasuan, musikaren bitartez ingelesa ikasi dut, entzuten dudan abeslari askok ingelesez abesten baitute. Gainera, musika kultur ezberdinekin erlazionatu daiteke eta hauek gehago ezagutzeko ere balio dute. Bidaietan ere kultura desberdnak ezagutzen dira eta oso aberasgarri den ekintza iruditzen zait. Beste hizkuntza, tradizio eta baloreak ezagutzea pertsona bezala osatzen gaituela uste baitut. Horregatik bidaiatzea pertsona guztiei gomendatuko nukeen.
Nik bi ikasle-truke egin ditut Danimarka eta Alemaniako ikasleekin eta benetan asetzen duen esperientzia izan zen. Ahal baduzue egin ezazue!
Teknologia berriek (ordenagailua, mugikorra, internet...) zuhaitzaren beste adar bat da. Adar honetan teknologia berriek gaur egun duten garrantzia nabarmedu dut, gutxi ez baita! Teknologia berrietaz eta haien bitartez ere asko ikasten dugu. Adibidez, informazio bilaketak egiteko eta gero ikertzeko asko laguntzen dute. Nire ustez, ikasterakoan asko laguntzen digute zenbait prozesu eta ekintza biskortzen dutelako. Gainera, teknologia berriei esker komunikazioa asko aurreratu du. Gaur egun, munduko edozein lekutik beste edozein herrialdeko pertsonekin komunika daiteke.
Amaitzeko, azalduko dudan azken atala heriotzak izango da. Agian nire zuhaitzaren adarrarik mingarri eta gogorrena da, baina honetaz ere ikasten da. Heriotzak hurbilak direnean asko eragiten digute eta bizitza beste begiekin ikusten dugula uste dut. Baina azkenean halaxe da bizitza, heriotza oso gertaera naturala da eta edonori edozein momentuan egokitu al zaio. Horregatik. nire ustez heriotzekin batera bizitzen jakin behar dugu. Nahiz eta oso gogorra izan, gure ingurune hurbileko batek hitzen denean gure bizitzarekin jarraitu eta aurrera joan behar dugu. Horrek heldu izatearen oinarrietako bat baita.
Espero dut kartografia ikusgarria eta zuen gustukoa izatea.
Comentarios
Publicar un comentario