NOLA IKASTEN DUT GAUR EGUN?

Teknologia eta hezkuntzari buruzko kartografia bat egitea eskatu digute. Horretarako gaurko sarreran hainbat galderei erantzungo ditut gaian sartzeko eta gerorako baliogarriak izango direnak.


-Nola aurre egiten diozu ikerketari?


 Ikerketa honetan gaur egun nola ikasten den aztertuko da. Ikasketa prozezu horretan parte hartzen duten baliabide eta faktoreak kontuan izanda, gure jakituria nondik edo nola lortzen dugun aztertuko dugu. Etorkizunera begira ariketa aproposa iruditzen zait, urte batzuetan guk irakatsiko dugunak izango baikara.





-Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

Zer? Noiz? eta Nola ikasten dugu?

Zer baliabide erabiltzen ditut ikasteko?
Zer faktore izan behar ditut kontuan?
Zeri ematen zaio garrantzia handiagoa? (edukiak/esperientzia)
Nahi duguna ikasten dugu?




-Nolako erronkak aurkezten dizkizu?

Bakoitzak bere esperientzien bitartez hausnartzea eta baliogarria den informazioa bilatzea eta erabiltzea. Ikasketa prozezua analizatu ondoren aurkezpen formala egitea nire ideiak azalduz.




-Nolako ekarpena egin ahal diozu tailerrari?

Beharrezkoa eta baliogarri den guztia klasera ekartzen eta nire kideekin taldean lantzen, haien ideiak kontuan hartuz nire ikuspuntuak azaltzen.

Betebeharrak betetzen eta ahal badut nire kideei laguntza eskaintzen.




-Zer espero duzu ikastea?
Etorkizunerari begira, irakasle bezala erabiliko ditudan zenbait ikuspuntu ikastea espero dut. Alde batetik, irakasle moduan ikas al dudan guztia barneratzea eta bestetik, ikasleen ikuspuntuak kontuan hartzen ikasten ere.



Galdera hauen bitartzez irakaskuntza prozesuaren hedaduraz ohartzea espero dut, prozesu honek mugagabe, irregular eta subjetiboa baita.


Comentarios